Etengailu hau, energia elektrikoa banatzen duen enpresak, Iberduerok gure kasuan, edo beronek baimenduriko beste enpresa batek ezarritako aparatua dugu. Errazki identifika dezakegu aipaturiko etengailua gure etxeko kaxan, zeren, berun batzuen bidez prezintaturik dagoen bakarra bera bait da. Honen arrazoia oso nabaria da: Iberduerok soilik eta ez beste inork alda dezake etengailua.
Etxebizitzako instalazioa korronte elektrikoaz hornitu nahi badugu, Iberduerora joan eta etxean dauzkagun aparatu elektrikoen araberako potentzia kontratatu beharko dugu, kontrata daitezkeen potentzi mailak honako hauek direlarik: 1,1; 2,2; 3,3; 4,4; 5,5 eta 6,6 kilowatt.
Dakigunez, potentzia, intentsitatea eta tentsioa erlazionaturik daude P = I . V adierazpenaren bidez, edo gauza bera dena Gaur egun, etxebizitza gehienetan, 220 V-eko tentsioa dugu. Beraz, arestian aipaturiko potentzi mailei dagozkien intentsitateak taulakoak dira.
Potentzia kontrolatzeko etengailua, intentsitatearen balio hauetako baten baterako etengailu magnetotermikoa baino ez da. Dena den, beraren eginkizuna ez da instalazioa babestea; Iberduerori kontrataturiko potentzia kontrolatzea baizik.
Zer esanik ez, etxeko instalazioan konektaturiko aparatuen potentzien batura kontrataturikoa baino handiagoa bada, intentsitatea ere handiagoa izango da, potentzia kontrolatzeko etengailua jauzi egingo delarik.
Esan gabe doa, gauza guztietan bezala, orekara heldu beharko dugu, zeren, potentzia handia kontratatzea hobea dela dirudien arren, kontsumo-energia berberarako potentzia zenbat eta handiagoa izan, Iberduerori ordaindu beharrekoa hainbat eta garestiagoa izango bait da.
Eta, hau guztiau dugu etengailua prezintaturik egotearen arrazoia; bestela oso gauza erraza izango litzateke 1,1 kWeko potentzi maila kontratatzea, eta guk geuk, gure kasa, 30 A-ko etengailua ipintzea.
martes, 8 de enero de 2008
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
1 comentario:
Testu egokiak lortzen dituzue informazio mailari dagokionez baina gero ez duzue modu egokian lantzen eta zentzu gabeko zenbait gauza idatzi duzue.
Publicar un comentario