lunes, 9 de junio de 2008

astelehena,ekainak 9 2008

Maddi-Kotxearen motorea egin du.
Andrea-Kotxearen motorea egin du.
Jon Ander-Kotzearen motorea egin du.
Iker-Kotxearen kanpoko egitura egin du.
Paul-kotxearen kanpoko egitura egin du.

martes, 3 de junio de 2008

2008ko ekainaren 3a

Andreak eta Maddik\auurreko motorea egin eta atzekoa nola jarri pentsatzen aritu dira.

Paulek,Ikerrek eta Jon Anderrek\aurreko motorea kokatu eta jarri dute,eta ondoren blogean idatzi

martes, 27 de mayo de 2008

2008ko maiatzaren 27a

ANDREA ETA MADDI< marrazketa egiten aritu dira.

PAUL,IKER ETA JON ANDER< murrizketa egin dute.

2008ko maiatzaren 23 a

PAUL< egurra zerratu du

ANDREA ETA MADDI< poleak bere lekuetan jarri dituzte.

IKER< Poleak alikatatu zituzten eta blogean idatzi du.


JON ANDER< blogean idatzi eta pauli zerratzen lagundu dio.

martes, 20 de mayo de 2008

2008ko maiatzaren 20/a

PAUL\Autoaren estetika egiten ari da.

ANDREA\Atzeko gurpilak eta motorea egiten ari da.

MADDI\Aurreko motorrea eta atzeko gurpilak egin ditu

IKER\Maddiri lagundu dio atzeko gurpilen ejea egiten eta mozten.

JON ANDER\Andreak behar zuen ejea egin du.

viernes, 16 de mayo de 2008

16-5-08

PAUL,ANDREA ETA MADDI----->autoa gurpilas alde batetik bestera mugitzeko ejea egiten hari dira.
JON ANDER ETA IKER----->blogger diseinatzen gelditu dira.

martes, 13 de mayo de 2008

2008ko maiatzaren 13a

PAUL ETA MADDI-Paulek eta Maddik bidea margotu dute.

IKER ETA JON ANDER-Ikerrek eta Jon Anderrek bakoitzaren gonbidapenak onartu eta blogean idatzi dute.

ANDREA-Andrea kotxea egiten jarraitzen du.

viernes, 9 de mayo de 2008

2008/05/9

Paul,Iker eta Jon Ander~Bidea egin dute.
Andrea~kremailera egiten ari da.Kremailera kotxea aurrera eta atzera mugitzeko da.
Maddi~Gaixo dago.
Jon Ander eta Iker~blogean zer egiten hari diren idatzi dute.
Paul~BIdea margotzen hasi da.

martes, 6 de mayo de 2008

eguna maiatzaren 6-a

PAUL:Gaur kotxea diseinatu eta egin du kartoiarekin.

Maddik eta Andreak: autoaren motorea eta gurpilak non jarri erabaki dute.

IkERREK ETA JON ANDERREK:Blog-ean gaur egin duguna egin dugu.

lunes, 21 de enero de 2008

lunes, 14 de enero de 2008

domingo, 13 de enero de 2008

Ebaluazioa

-Maddi:
Proiektua: Ondo
Taldea:Oso Ondo
Irakaslea:Oso Ondo
Jon Ander: Oso Ondo
Ander: Oso Ondo
Ni:Oso Ondo

-Jon Ander:
Proiektua: Ondo
Taldea: Oso Ondo
Irakaslea: Ondo
Maddi:Oso Ondo
Ander: Oso Ondo
Ni: Oso Ondo

-Ander:
Proiektua: Ondo
Taldea: Oso Ondo
Irakaslea:Oso Ondo
Maddi: Oso Ondo
Jon Ander: Oso Ondo
Ni: Oso Ondo

Lan proposamena

-Materiala: Maddi

-Erramientak: Jon Ander

-Idazkaria: Ander

-Garbiketa: denak



Proiektua:

Proiektu honetan etxe baten inslalazio elektrikoa egin behar izan dugu. Horretarako etxearen oinarria egin behar izan dugu,benetako etxe baten eskala errealean.

Arazoak:

Eskalara egitea etxea.

Lan Prozesua

-Astelehen guztietan: E-gelan egon blog-a "hobetzen" eta teoria ematen.

-Astearte guztietan: Tekno gelan egon proiektua egiten eta teoria ematen, batzutan ordenagailuan egoten ginen blog-a egiten.

-Ostiral guztietan: Tekno gelan egon proiektua egiten eta teoria ematen, batzutan ordenagailuan egoten ginen blog-a egiten.

Erabilitako Gauzak

-Erramientak:
-Mailua
-Reglak
-Guraiziak
-Arkatza
-Destorniladorea

-Materialak:
-Kola
-Pila
-Egurra
-Kableak
-Interruptorea
-Bobila
-Bonbila basea
-Regleta
-Kartulina Txuria

martes, 8 de enero de 2008

Potentzia kontrolatzeko etengailua

Etengailu hau, energia elektrikoa banatzen duen enpresak, Iberduerok gure kasuan, edo beronek baimenduriko beste enpresa batek ezarritako aparatua dugu. Errazki identifika dezakegu aipaturiko etengailua gure etxeko kaxan, zeren, berun batzuen bidez prezintaturik dagoen bakarra bera bait da. Honen arrazoia oso nabaria da: Iberduerok soilik eta ez beste inork alda dezake etengailua.


Etxebizitzako instalazioa korronte elektrikoaz hornitu nahi badugu, Iberduerora joan eta etxean dauzkagun aparatu elektrikoen araberako potentzia kontratatu beharko dugu, kontrata daitezkeen potentzi mailak honako hauek direlarik: 1,1; 2,2; 3,3; 4,4; 5,5 eta 6,6 kilowatt.


Dakigunez, potentzia, intentsitatea eta tentsioa erlazionaturik daude P = I . V adierazpenaren bidez, edo gauza bera dena Gaur egun, etxebizitza gehienetan, 220 V-eko tentsioa dugu. Beraz, arestian aipaturiko potentzi mailei dagozkien intentsitateak taulakoak dira.


Potentzia kontrolatzeko etengailua, intentsitatearen balio hauetako baten baterako etengailu magnetotermikoa baino ez da. Dena den, beraren eginkizuna ez da instalazioa babestea; Iberduerori kontrataturiko potentzia kontrolatzea baizik.


Zer esanik ez, etxeko instalazioan konektaturiko aparatuen potentzien batura kontrataturikoa baino handiagoa bada, intentsitatea ere handiagoa izango da, potentzia kontrolatzeko etengailua jauzi egingo delarik.

Esan gabe doa, gauza guztietan bezala, orekara heldu beharko dugu, zeren, potentzia handia kontratatzea hobea dela dirudien arren, kontsumo-energia berberarako potentzia zenbat eta handiagoa izan, Iberduerori ordaindu beharrekoa hainbat eta garestiagoa izango bait da.

Eta, hau guztiau dugu etengailua prezintaturik egotearen arrazoia; bestela oso gauza erraza izango litzateke 1,1 kWeko potentzi maila kontratatzea, eta guk geuk, gure kasa, 30 A-ko etengailua ipintzea.

etengailua diferentziala

Etengailu diferentziala, linea orokorrean tartekaturik dagoen dispositiboa da; gure gorputz edo aparaturen baten metalezko egituran zehar korronte elektrikoa zirkulatzean linea mozten duena.


Demagun etxeko garbigailuko eroaleren baten isolamendua hondatu egin dela, garbigailuaren txaparekin kontaktuan dagoelarik. Etxeko instalazio elektrikoa behar den bezala eginda badago eta lur-linea badauka, babeseroalean zehar, korrontearen parte bat lurreratu egingo da.


Jakina denez, edozein aparatu elektriko konektatzeko, bi eroale behar ditugu: bata, korrontea lineatik aparatura joan dadin, eta bestea, korrontea aparatutik lineara itzul dadin, eta batetik, adibidez, 10 ampereko intentsitateak zirkulatzen badu, bestetik ere, inolako ihesik ez badago, intentsitate berberak zirkulatuko du.


Gure garbigailuaren kasura itzulirik, azaldu dugun arrazoiagatik, korrontearen parte bat garbigailuaren metalezko egituratik deribatu egin da, lurrera joan delarik. Beraz, lineara itzuliko den korrontea, lineatik joan dena baino txikiagoa dugu. Hain zuzen ere, intentsitate-diferentzia honek eragingo dio etengailu diferentzialari, beronek linea moz dezan.

Demagun orain, gure etxeko instalazio elektrikoa behar den bezala eginda ez dagoela, lur-linearik ez daukalarik. Kasu honetan garbigailua ukituko bagenu eta lurrarekiko isolaturik ez bageunde, korrontearen parte bat gure gorputzean zehar deribatuko litzateke, egoera hau oso arriskutsua izanik. Hala ere, arestian azalduriko kasu berean gaude: gure gorputzean zehar, korrontearen parte bat lurreratu egin da. Beraz, lineatiko korrontea eta linearakoa desberdinak direnez, etengailu diferentzialak babestu egingo gaitu, gure gorputzarentzat arriskutsuak diren intentsitateetara iritsi baino lehen linea moztuz. Gauza bera gertatuko da aparatu baten borne edo zuritutako eroale bat ukitzean.


Dena dela, ondokoa ere esan beharra dago: etengailu diferentzialak ez gaitu babestuko, aldi berean bi eroale edo bi borne ukitzean. Kasu honetan, gure gorputzak edozein hargailu bezala jokatuko du.


Ez dago lurrerako ihesik, eta berau dugu, hain zuzen ere, etengailu diferentzialaren funtzionamenduaren oinarria.


Linea moztuko duen intentsitate-diferentziari, etengailu diferentzialaren sentikortasun deritzo.


Esana dugunez, etengailu diferentzialak geu babesten gaitu.


Dena den, gure segurtasuna garrantzitsua izanik, etxeko instalazioarena ere kontutan hartzeko modukoa da, eginkizun honetarako bestelako etengailuak (etengailu magnetotermiko deritzenak) erabiltzen direlarik.

domingo, 6 de enero de 2008

Etxearen instalazio elektrikoaren Sinboloak








Eskema Funtzionala

-D.K.: Deribazio Kaxa


-L1: Bi kable daudela


-N.: Neurala


:Etengailua



-: Entzufea

-:Korronte altuena/lur koneksioa

-:argi puntua/ lanpara